Iragan Maiatzaren 15ean, Pertsona Ekintzailearen Eguna ospatu zen Eibarko Portalea kultur etxean, Debegesaren eskutik. Bertan, bildutako 60tik gora pertsonen aurrean, Kinaka Design aurkeztu genuen, gure lana eta esperientzia azalduz.
Kinaka Designez gain, beste hainbat ekintzailek ere aurkeztu zuten euren burua, eta ekintzaileen inguruan lan egiten duten bestelako zenbait erakundeetako ordezkariek beren jarduera azaldu zuten.
Azkenik, pintxo eta garagardoz lagunduta eta ekitaldiko urduritasunak alde batera utzita, alkar ezagutu eta bakoitzaren esperientziak konpartitzeko aukera izan genuen.
Hona hemen Diario Vasco egunkariak argitaratutako albistea:
No hay comentarios:
Publicar un comentario