miércoles, 17 de septiembre de 2008

BAUHAUS

Uda honetan Alemaniako hiriburua den Berlin bisitatzeko aukera izan dut. Berlinen murgildu ginen lehenengo momentutik, Europako historian duen garrantzia antzeman genuen, monumentu, kale, eraikin eta zoru huts guztietan izandako historiaren zatitxoa isladatzen delako.
Berlinen izanda, Bauhaus-Archivera joatea ezinbestekoa iruditu zitzaidan. Museo honetan Bauhaus erakundearen historia ezagutzeko aukera izatetik aparte, diseinu industrialean garrantzitsuak izan diren objetuen erakusketa dago eta urtean zehar hainbat erakusketa mugikor programatzen dituzte.

Bauhaus 1919an sortu zen Walter Gropius arkitektoaren eskutik. Gropiusek industria, komertzioa eta artea aholkatuko zituen hezkuntza zehatz baten beharra zegoela pentsatu zuen. Ekoizpena, ekintza sozial, sinboliko eta intelektuala bezala ulertzen zuen, artisautza gizartearen aldaketaren eragilea izango zelako. Indar sortzaile guztiak batu nahi zituen ekoizpen unitario bat sortzeko. Bauhausek XX. mendean punta puntako arkitekto eta artistak izan ziren pertsonak izan zituen irakasle bezala: Johannes Itten, Josef Albers, László Moholy-Nagy, Hannes Meyer, Mies Van Der Rohe... Jaiotzez ideal sozialistak zituen erakundeak, momentu txarrak ere pasatu behar izan zituen, politika arazoak zirela, lekuz aldatu eta itxi egin behar izan zuten.

Museoa obretan dago momentu honetan eta pena handia izan zen Walter Gropiusek diseinatutako eraikina andamioz inguratua ikusi behar izatea, gainera erakusketa finkoa baino ez zegoen, bestea egun batzuk beranduago muntatu behar zutelako. Hala eta guztiz ere merezi izan zuen bisitak, gure ofizioa den diseinu industrialaren hastapenak ezagutzea oso zirraragarria eta interesgarria iruditu baitzitzaidan.

Interesa daukazuenontzat, beheko helbideetan informazio gehiago daukazue:
www.bauhaus-dessau.de
www.bauhaus.de
http://es.wikipedia.org/wiki/Escuela_de_la_Bauhaus

1 comentario:

Unknown dijo...

maidertxo! bai, neu be juen nintzen martxuen ta obretan zauen, ia noizbait bueltau ta osoik ikusi al dogun!
muxu!
Leire bereziartua