lunes, 1 de diciembre de 2008

ENVIRONMENTAL PRODUCT & BUILDING INNOVATION




Kinaka Designeko kideak, urriaren hogetaseian, Ihobek antolatutako Produktu eta eraikuntzaren ingurumen berrikuntzari buruzko III. topaketetan egon ginen.

Barakaldoko BECean izan ziren jardunaldi hauetan, hainbat sektoreetako “Ekodiseinu gida sektorialak” aurkeztu zituzten. Bestalde, ekodiseinua martxan jarri duten, Euskal Herriko enpresa desberdinek, mahai inguruak egin zituzten beraien esperientziak azaleratzeko.

Gu altzarigintzaren inguruan burututako hitzaldietara gerturatu ginen, Ekodiseinuaren aplikazio praktikoen ezagutza izan eta horrela gure eguneroko lanean ardatz jakin batzuk aplikatzeko asmoz.

Informazio gehiago: http://www.ihobe.net/

No hay comentarios: