Mondragon Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu du bere ekodiseinu gelan, Hondakinen Prebentzioaren Europar Astearen baitan. Helburua, Ekodiseinuak hondakinen prebentzioari egiten dion ekarpena, bai ekonomikoa baita ingurumenekoa ere, hedatzea.
Bertan izan da Kinaka Design.
Hainbat empresek euren produktuak ekodiseinatzerakoan izan duten esperientzia azaldu dute. Parte hartu duten enpresen artean honako hauek daude: IHOBE, GFAko Garapen Iraunkorra Departamentua, Fagor Etxetresnak Koop. E., LASTER, Koniker Koop. E., Ekocenter Emaús Donostia eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa.
Badirudi enpresak ari direla piskanaka-piskanaka ekodiseinuaren garrantziaz ohartzen. Oraindik, hala ere, lan asko geratzen da egiteko, eta honelako ekimenak ezinbestekoak dira ekodiseinuaren balioa hedatzeko.
Hortan gabiltza gu ere!
No hay comentarios:
Publicar un comentario